Oiartzun, 24/7/2001 Udalak herriko taberna bat kautelazko itxierarekin zigortu du zarata dela etaEGARRIZ. /DV. OIARTZUN --Udalak Elizalde auzoko taberna bat kautelazko itxierarekin zigortu du, zarata eta hotsen inguruan legeak markatutako mugak behin eta berriz gainditzeagatik. Alkatetzatik jakinarazi dutenez, «duela urtebete Zamateta etxeko eta plaza inguruko bizilagunen kexak ugaritu egin ziren tabernek eragindako hots eta zaratengatik. Udalak zenbait aukera aztertu ondoren, enpresa homologatu baten bidez, hotsa eta zarata mugatuko zuten aparailuak jartzea erabaki zuen tabernetan. Aparailu horien baitan, legeak markatutako muga ezin zuten gainditu tabernetan, ez baitu uzten aparailuak berak.» Dirudienez, hotsa mugatzen duten aparailu horiek taberna bakoitzean edozein unetan hotsek eragin duten dezibelio kopurua errejistratzen dute. Horrela, bizilagun baten kexaren aurrean, ea arrazoi duen edo ez jakin daiteke, alegia, tabernan legeak markatutako dezibelio kopurua gainditu den ala ez. Aparailuak ezarri zituen enpresa bera da tabernetako aparailuei jarraipena egiten diena eta datuak errejistratzen dituena.Gauzak honela, udala eta Elizaldeko tabernarien artean aipatu aparailuak ezartzea kontsentsuatu zuten; udalak, aparailu bakoitzaren kostuaren erdia 150.000 pezeta- hartu zuen beregain. Aparailuarekin, itxiera ordutegia ailegatzen den unean astegunetan ordu bata arte eta asteburutan 2ak arte; udako ordutegia desberdina da- hurrengo orduerdian, aparailua musikaren bolumena jeisten joaten da eta 30. minutuan guztiz kentzen du. Baina Alkatetzatik zera adierazi dute: «arazoa da, jendeak ez duela errespetatzen; Elizaldeko zenbait bizilagunen kexak jasotzen jarraitu dugu eta aipatu enpresari datuak eskatu ondoren, eta jarraipen bat egin odnoren, bizilagunek arrazoi dutela ikusi ahal izan dugu, eta ia gehienetan taberna berarekin, beraz, 48 orduko kautelazko itxiera agindu genuen joan berri den astebururako». Hori dela eta, zigortutako taberna hori ostiral gauerdian itxi behar izan zuten eta horrela egon zen igande gauerdirarte. Jaietan laneanXanistebanetan lan egiteko prest dagoenak hona hemen udalak urtero eskaini ohi duen aukera bat. Beti bezala, herriko irteera eta sarrerak zaintzeko, aurtengo Xanistebanetan ere jendea beharko da lan hori egiteko. Esan bezala, lan horretan interesa duenak, udaletxera jo beharko du informazio eske. Udalak jarritako baldintza bakarra, adin nagusira helduak izatea da, hau da, 18 urte edo gehiago izatea da.
Más noticias de este mes | Último mes | Índice general de noticias |